XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lurraren gainean bizi dira animaliarik handienak.
Ibili ere lau zangoren gainean ibiltzen dira; lasterka eta saltaka ongi egiten dute gehienek.
Gorputza ilez jantzirik, birikak dituzte hats-hartzeko, tenperatura berdineko odola, amaren gandik jaiotzen direnak, eta umetan: amaren ugatz edo errapetik ditia hurrupatuaz eta esnea edanaz hazten dira:
1) Egizu ugaztunen multzoko diren animalien zerrenda ahalik-eta luzeena:
2) Hona hemen ardi bat.
Ugaztuna da, eta belarra janaz bizi dena.
Aipa itzazu ardiaren gisa belar-jale diren ugaztun batzuk:
3) Hona hemen zakur bat.
Ugaztuna da, eta haragia janaz bizi dena.
Aipa itzazu zakurraren gisa haragi-jale diren ugaztun batzuk: